Txalekoa
Mujik [1] bat tratu harremanetan aberats bihurtu zen. Horrela, hiriko tratalari bikainenetakoa izatea lortu zuen.
Bere zerbitzupean, ehunkada morroi zituen, eta, bakoitzaren izena eta izana ederki zekizkien.
Egun batetan, beraren denda batetatik hogei errublo desagertu ziren, eta, gain-morroiak lapurraren bila hasi ziren buru-belarri. Haietariko batek, tratalariengana joan, eta, hala esan zion:
Badakit erruduna nor den. Beraz, auzitegira eraman behar dugu. Tratalariak galdetu zion:
Nor da?
Ivan Petrov. Berak aitortu du.
Aspalditiko mujikak, bere buruari eragin ondoren, hauxe bota zuen:
Ivani barkatu egin behar zaio.
Gain-morroiak, harriturik, oihukatu zion:
Baina zer diozu? Barkatu? Orduan, beste enplegatuek ere honek bezala egingo dute.
Ivan Petrov-ek barkamena behar du, ihardetsi zuen tratalariak. Ezkondu nintzenean, oso txiroa nintzen; eztei-egunerako zer jantzirik ez nuenez, berak erabiltzen zuen txalekoa prestatu zidan. Beraz, barkatu behar diot Ivan horri.
Mujikak aske utzi zuen bere morroia.
[1] Mujik: Errusiako nekazaria, txiroa.
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina