Garaipena
Pertsona batzuk harribitxi asko zegoen uharte batetan lehorreratu ziren. Denak, ahalik eta gehien biltzen ahalegintzen ziren. Horregatik, lo gutxi, jan ia batere ez, eta, lan ugari egiten zuten.
Haietako bat alfer-hutsa besterik ez zen. Egun guztia jaten, edaten eta lo egiten pasatzen zuen, beste guztiek egiten zutenarekin kezkatu gabe.
Sorterrira itzultzeko garaia iritsi zitzaienean, bere lagunkideek, esnarazi, eta, esan zioten.
Eta zuk, zer daramazu etxera?
Gizonak eskukada bat lur hartu, eta, bizkarrean zeukan zorroan sartu zuen.
Herrira itzuli zirenean, bilduriko harri denetan preziatuena zorro hartan zegoela egiaztatu ahal izan zuten guztiek.
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina