Haurtxo abandonatua
Emakume behartsu batek Masha izeneko alaba bat zuen. Goiz batetan, ur bila zihoala, Mashak etxe ondoko langan trapuan bildutako fardeltxo bat ikusi zuen.
Zeramatzan urontziak bertan behera utziz, fardeltxoa deslotu zuen. Gaineko trapua ikutu bezain laster, norbaitek «ua, ua, ua» egin zuen. Masha, jaioberri batekin topo egin zuela, konturatu zen. Oso gorrituta zegoen eta garrasika: «uaaa!, uaaa!, uaaa!»
Mashak bere etxera eraman zuen, eta esnea eman zion edateko, kutxaraka.
Zer ekarri duzu?, galdegin zion amak.
Atean aurkitu dudan haurtxo jaioberri hau.
Oso txiroak garela badakizu. Nola haziko dugu ba ? Alkatearengana jo beharko dut berak har dezan.
Amatxo!, gurean jasoko dugu, ikusiko duzu nola ez den hain jatuna izango, esan zion Mashak negar hasperenka. Begira zer esku tximur eta koloretsuak dituen! Gaixoa!
Masharen amak haurtxo jaioberria begi onez ikusi zuen, eta, urrikaldu egin zen. Azken finean, etxean geratzeko amore eman zuen. Ordutik aurrera, Mashak berak gerriko paxa ipini, jaten eman, eta, lolo goxoki eragiten zion.
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina