Herentzia
Gizon batek bi seme zituen.
Hiltzen naizenean, ondasunak erdibana egingo dituzue zioen behin batetan.
Aita hil zen, eta, herentziaz eztabaidan hasi ziren.
Azkenik, aholku bila joan ziren auzokide batengana eta honek galdegin zien:
Zer zeritzon zuen aitak herentziaren banaketari buruz? Semeek erantzun zioten:
Erdibanatzeko aholkatu zigun.
Orduan auzokideak esan zien, jazki guztiak erditik ebaki itzazue, jatontziak erditik puska itzazue, eta, abelburu guztiak erdibi itzazue.
Bi anaiek auzokidearen aholkuari amore eman zioten, eta, to! ezer gabe gelditu ziren.
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina