Etxekoandrea eta oiloa
Oilo batek egunero arrautza bat erruten zuen.
Janari-alea bikoizten badiot oiloari, honen errunaldia bikoiztuko da zioen berekiko etxekoandreak.
Pentsatu eta egin! Oiloa mardultzen hasi zen, baina, gizendu zenean, arrautza egiteari utzi zion.
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina