Harria

 

Behartsu bat eskean joan zitzaion aberats bati, baina honek ez zion deusik eman.

        — Ez zaitut hemen ikusi nahi!, —esan zion—. Baina behartsuak ez zuen zirkinik egiten.

        Orduan, aberatsak, bere onetik atera zen, eta, harri bat jaurtiki zion eskaleari.

        Behartsuak harri hura hartu, eta, bere piltzar tartean gorde zuen esanaz:

        — Hiri heuri jaurtikitzeko unea iritsi arteraino gordeko diat!

        Denboraldi bat igaro zen. Aberats horrek gaiztakeria bat egin zuen, eta, zeukan guztia kendurik kartzelan sartu zuten.

        Eskuloturik igarotzen ikustean, behartsua hurbildu zitzaion, eta, harria ateraz, eskua altxatu zuen jaurtikitzeko asmoz; baina, hausnartuz eta iritziz aldatuz, harria bertan behera lurrera bota zuen esanaz:

        — Harri hau hainbeste denbora ezkutaturik edukitzeak ez zidak ezertarako balio izan.

        Aberats eta zernahitarako indartsu zenean, beldur nioan; orain gaizki zihoak, eta, erruki zioat.

 

 

 

© Leon Tolstoi
© itzulpenarena: Bittor Madina

 

 

"Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia