Aita-semeak

 

Aita batek bere semeek harreman onak eta sendoak eduki zitzatela ahalegintzen zen, baina hauek, esanak entzun beharrean, eztabaidaka setatsu aritzen ziren.

        Semeen egoera ikusirik, aitak, lizar zarta batzuk eskuratuz korapilatu zituen, eta, semeei esan zien:

        — Ea hausten dituzuen!

        Ahaleginak egin arren, ezin izan zuten lortu. Orduan, aitak sorta askatu zuen eta lizar zartak banan-banan hausteko agindu zien.

        — Zuek lizar zarta hauek bezalakoak zarete. Bizitzan zehar, elkar bat eginik bizitzen bazarete, ez dizue inork kukurrukurik joko; bakoitza bere aldetik bizi bazarete, ordea, ez zarete oso ahaltsuak izango.

 

 

 

© Leon Tolstoi
© itzulpenarena: Bittor Madina

 

 

"Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia