Mujika eta injineruak
Hiri batetako plaza erdian, harri handitzar bat zegoen gurdien ibilbide erosoa galarazten.
Injineruei dei egin, eta, ea eragozpen hura handik ken zezaketen galdetu zieten, eta, ea lan hori zenbat diru kosta zitekeen.
Batak esan zien:
Bolboraz leher arazi beharko da, eta, ondoren, puska guztiak garraiatu. Zortzi bat mila errublo kostatuko zaigu dena.
Bigarrenak:
Narrastaka eramaten saiatuko gara. Sei bat mila errublo izango da dena.
Orduan, mujik bat azaldu zitzaien.
Ehun errublo ematen badizkidazue, harritzar hau desagerraraziko dut.
Nola egingo zenuke, ba?
Hark erantzun zien:
Harri handitzar horren ondoan zulo handi bat sakonduko nuke. Ondoren, zulo horretara bultzaraziko nuke. Gero, hutsuneak lurrez bete, lurgain guztia berdindu, eta, kito.
Horrela egin zezan agindu zioten.
Lana bukatuz gero, berrehun errublo eman zioten: ehun errublo lansaritzat, eta, beste ehun bere asmaketa zorrotz eta burutsuagatik.
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina