Mujika eta zaldia
Gerra denbora zen, eta, denek etsaiarengandik ihes egiten zuten. Mujik bat joan zen sorora eta hala esan zion bere zaldiari:
Jarrai nazazu, edo bestela etsaiek harrapatuko zaituzte.
Ez zaitut jarraituko erantzun zion zaldiak, zeren-eta zure etsaiekin ez naiz ni gaizki ibiliko: berdin zait zuretzat ala beste horientzat lan egitea.
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina