Mujika eta uretako erregea
Mujik bati bere aizkora erori zitzaion errekara, eta, negarrari eman zion.
Uretako Erregea hurreratu zitzaion, eta, urrezko aizkora bat aurkeztuz, galdetu zion:
Hauxe al da zurea?
Mujikak erantzun zion:
Ez, hori ez da nirea.
Uretako Erregeak zilarrezko bat erakutsi zion.
Hori ere ez da nirea errepikatu zion berriro mujikak.
Orduan, Uretako Erregeak berarena zen burdinazko aizkora aurkeztu zion. Ikusi zuenean, mujikak esan zion:
Hau da nirea, bai!
Egia esatearren, Uretako Erregeak saritzat hiru aizkorak erregalatu zizkion.
Etxera itzuli zenean, mujikak hartutako opariak erakutsi zituen eta bere lagunei gertaldiaren berri jakinarazi zien.
Lagunetariko bati ekintza berdina egitea bururatu zitzaion: ibai ertzera joan zen, bere aizkora bota zuen eta negar biziari eman zion.
Uretako Erregeak urrezko aizkora bat aurkeztu, eta, galdetu zion:
Zurea al da?
Mujikak, pozez beterik, erantzun zuen:
Bai, bai, nirea da!
Eta gezurretan ihardun zuelako, Uretako Erregeak ez zion eman ez urrezkorik, ez berarenik.
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina