Belea eta azeria
Bele batek haragi puska bat aurkitu, zuen; eta jateko asmoz, zuhaitzaren adar batetara igo zen.
Azeriak, jatekoa usaindu zuen bezain laster, lurgainetik hegazti beltzari honela zioen:
Oi, bele! Ikusten zaitudanean, zure handitasunari eta edertasunari so egiten diedanean, tsar miresgarria izango zinatekeela deritzot. Zinez, dituzun hainbat duintasun hain ederrak edukitzeaz gainera, ahots polita bazenu, tsar bihurtuko zinateke ziur.
Beleak, ahotsaren jabe bazela agerrarazteko, ahoa zabaldu zuen eta kua-kua egin.
Haragia lurrera erori zitzaion; azeriak bereganatu zuen eta esan zion:
Noski, tsar bikaina izango zinateke zure duintasun guztiez gainera, talentu gehixeago edukiko bazenu.
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina