Erbiak eta igelak

 

Erbiak, egun batetan bildurik, euren zorigaitzaz aieneka ari ziren.

        — Gu erbiok —zioten—, beti ehiztari, zakur, arrano eta pizti guztien erasopean aurkitzen gara. Horrela bizi baino, erosoago litzaiguke hiltzea! Ahizpok!, murgil eta ito gaitezen uretan!

        Erbiak urmaelerantz abiatu ziren, norberaren hilketa erabakia burutzeko asmoz.

        Igelak, erbien hotsa entzutean, plaust!, urperatu ziren.

        Orduan, erbietariko batek handiki esan zuen:

        — Geldi hementxe, ene ahizpok! Ez gaitezen ito! Igelen bizitza gurea baino okerragoa da nonbait, gure beldur baitira.

 

 

 

© Leon Tolstoi
© itzulpenarena: Bittor Madina

 

 

"Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia