Mika eta usoak
Mika bat, usoek ederki mantenduak zeudela esanaz, zuri-itxura hartzeko asmoz, irinez bete, eta, usategi batetan sartu zen; usoek, euretarikotzat joaz, abegi onez hartu zuten.
Baina mika horrek bere itxuraldaketa ahaztuz, behin batetan, bere karrakada hasperendu zuen. Beraz, usoek ezagutu egin zuten, mokoka hasi zitzaizkion, eta, kanpora bota zuten.
Mika bere kideengana itzuli zen; baina, mikakideek guztiz irineztaturik ikusi zutenean, izutu egin ziren, eta, handik ere, era txarrean bota zuten.
© Leon Tolstoi "Leon Tolstoi: Alegiak" orrialde nagusia
© itzulpenarena: Bittor Madina