Arratsalde aintzinakoa,
arratsaldero berri izan nahiaren indarrez,
bezperak utzi digu zeinu bizitakoen ordeinua.
Gu ere atzoko itzalen errepikapena gara.
Okasoa lurraren oihartzen sakona.
Hala ere ez zaitut ilunabarrero aurkitzen
Gauak bere herio-besarkadaz irensten du lurra.
Okasoa abesten du xori itsuak.
Elkarrizketak neurtzen du betiko ordua.
Gure gorputzez estaltzen ausartzen ez garena -
Azkenak hilko du egunak errepikatzen duen mundua.
Ez gara sikiera denbora.
Geure errautsak eramaten ditugu soinean
elkarrengandik bereizten garenean
Ez gara ordea, haizea ere.
- Bihar errepikatuko gara berriro arratsaldearen ahoan,
eta gero eta puntu bukatuago izango gara.
Denbora, nostalgia 14.
© Felipe Juaristi "Felipe Juaristi: Denbora, nostalgia" orrialde nagusia