Inork ez du bere baitarik ihes egiten,
gure mundua da gugandik aldegiten duena
inkonsziente kolektiboa den
Atlantida ahantzi horren bila.
Horregatik maitatzen zaitudanean
ez zaitut Troiako Helena, Juliette Greco zarela imajinatzen.
Beharbada iraganera itzuliaren itzuliaz
Adan zena izaten amaituko dut
sagarrondo loretsuaren azpian,
edo Sortzaileak hartutako lohia
sentitzen dut lur usaina
edo bera zena izaten.
Beldur zaitez Enpedokle!
Oraingoan Etnak ez du zure sandalia
higatua jaurtiko
Denbora, nostalgia 17.
© Felipe Juaristi "Felipe Juaristi: Denbora, nostalgia" orrialde nagusia