Ez dakit zein gauetan

printzeek zure gorputza eskaini zuten.

— Gerlari garaileak sentitzen ginen sekulako

sari horren aurrean —

Zure bularrak banderak ziren mahai gainean.

Norbait zure iztaietako abaietatik edaten hasi zen

(urtetan gozatutako ardoarekin egiten den bezala).

Zure uhinek urruneko konkistak txikiagotu zituzten.

— Zure sabela paisaia ilargiarra zen

eta handik insomneak paseatzen ziren —

Norbaitek zure altzoan goiznabarra loretzen ikusi zuen.

Norbait, batailan zaldi belaunikatuak bezala,

taupadaka zegoen inmensoaren presentziaz.

Zuk zapaldutako lurra jorratu nuen,

gure denborek sonbrero gris berdina zeramatenean,

onda-luzaera bera haragizko irratiek.

Zeu osorik hasieran eta bukaeran

zeure irensduraren lekuko isila.

— Gero ere bizitza zenuen —

Nire erraiak zakur-elikadura izan ziren.

 

Denbora, nostalgia 19.

 

 

 

© Felipe Juaristi

 

 

"Felipe Juaristi: Denbora, nostalgia" orrialde nagusia