Musuak ere egon ziren gordeta hiriaren armairu enpotratutako arropa dotoreen artean. Musu luzeak, sarkorrak ziren batzutan, txori begiluzeen alibioa. Eta musu hotzak, eztiak, hegalariak, harlanduen enbidia bestetan. Eta laztanak ere egon ziren argiz bustitzen ziren loreen artean, erloju hurbilak laurdenak-musukatzen zituen bitartean.
Plazak urteak kontatzen zizkigun, hiriaren ile zuriak itsasoak orrazten ditu. Urte bisiestoaren bakardadeak hunkitzen gaitu. Eta musuek eztanda egin zuten arratsaldearen farolpean.
Denbora, nostalgia 23.
© Felipe Juaristi "Felipe Juaristi: Denbora, nostalgia" orrialde nagusia