Beldur naiz hiltzean arima ez aurkitzeaz.

— Zure begietan hegaldatuko dira enarak —

Eta hori erdiragarria da.

Hala ere tristeago izango litzateke

zure gorputza ez aurkitzea

bion gorputzek egiten duten zeruan.

Eta maitasunean denok berdintzen garela egia bada,

zutaz abstemio ez naiz jainkoen pareko izango.

— Zure gorputzean edaten dute izotza sagarrondoek,

    beste eguzkiaren faltan berdetzen garia —

Untzi desarbolatua, jitoan noa, zu gabe.

 

Denbora, nostalgia 24.

 

 

 

© Felipe Juaristi

 

 

"Felipe Juaristi: Denbora, nostalgia" orrialde nagusia