Udazkenaren lehen taupadak.

Urteak hostoak hiltzear heriotzara

bultzatzen zituen haizearen poderioz.

Laburra, bai, izan zen haien bizitza,

behiala hain berde eta argia.

 

Arbola umezurtz, jantzigabeen

zumardi biluzia, kimatua

ikusten ez ginen ohituak.

Azken hasperenak lurperatu genituen.

Musukatu elkar azken musuez.

 

Ez ginen gehiago elkartu.

Amodioaren musika eztitsua

                              zen ahitua.

 

Denbora, nostalgia 31

 

 

 

© Felipe Juaristi

 

 

"Felipe Juaristi: Denbora, nostalgia" orrialde nagusia