Ezina da batzea isiltasuna

— isiltasuna zentauro amorratu batek

    luzatu zuen haria dela esan behar —

gertaera iraganen memoriarekin.

— Iragana beharbada orainean dago

    edo ilargi zilarrezkoak abandonatutako hatzetan —

Memoria harrizko arratsalde borobiletan zintzelaturik dago.

Horrek zuzentzen ditu gure oroimenak,

lemazainek urrez betetako galeoiak bezala,

beraientzat izan ezik ezezagunak diren bidatzetatik.

Ezagutu ezin daitekeena maitatzen da

eta batzutan lortu ezin daitekeena amesten da.

Ametsa kantoi galdua, bidarte aurkiezina izan daiteke.

Beharbada, iragana ahantzian dago.

Beharbada, gu ere ahantzian gaude.

Eta horren atzean isiltasuna.

 

Denbora, nostalgia 43.

 

 

 

© Felipe Juaristi

 

 

"Felipe Juaristi: Denbora, nostalgia" orrialde nagusia