Zure gorputza itzal dispertsoa zen
urezko ispilu itsuaren azpian.
Euriak, harea-erloju batetan
aleak erortzen diren bezala,
emeki, geldi, mutu,
zulatzen zuen arratsa
hilezkorra egin arte.
Horregatik ez nintzen ohartu
zure gorputza itzal iheskorra zela
desagertu zenean,
urezko ispilu itsuaren atzean.
Denbora, nostalgia 46.
© Felipe Juaristi "Felipe Juaristi: Denbora, nostalgia" orrialde nagusia