Kapaza izan naiz itsaskarria konplexua

sakona azaleko, argia iluna bihurtzeko.

Gauza askotarako gai

maitatu ere maitatu ditut

maitasunezko agonia geldiak,

ekintza bere egitean desegiten dela ez ulerturik.

Bataila dialektikoentzako epela,

jauzi egin dut hizkuntzaren gainetik,

egunerokoak, errealitateak izena duela ahazteko.

Nahiago dut pertsonaia anonimoekin bizi,

giza-irudimenetik jausi direnekin,

eta haurraren elur bola batek txikitzen ditu.

Badakit historiak dena umilatzen duela,

eta haren zabortegian bilatzen ditugula gure zeinuak.

Hosto batek ez du arbola suntsitzen

baina eltxoak gizona hil dezake.

Orduan egiten zaizkie kontzesioak espirituei

eta bilatu berriro hainbesteren zergatiak.

Nik ez dut ezertarako erantzunik inork galdetzen ez didalako.

Aditzen dut zure isiltasuna ez zaudenean

eta ez dut uste maitasunak gure destino arrunta aldatuko duenik.

Horregatik maite dut galderarik egin gabe.

 

Denbora, nostalgia 51.

 

 

 

© Felipe Juaristi

 

 

"Felipe Juaristi: Denbora, nostalgia" orrialde nagusia