Eresi hasiera tenpluan
|
Raimon-i, neure txalo eskertuarekin.
Salvat-Papasseit-en gorazarrez
Orain esazue: «Isastia loratu da
arrosen gorria ageri da alorretan.
Has gaitezen igitai berrituaz segatzen
gari heldua eta, batera, belar gaiztoak».
A, ezpain gazteak
ilunpearen ondotik desitxiak, bazenekite egunsentia
nola zaigun berantetsi, nolako luzea den itxarotea
argi sortzeren bat iluntasunean!
Baina hitzak eskaintzeko gaituzue bizi
gauza bakoitzaren izena itzultzeko,
bide zuzenari hel zaitezten
lurraren menderatze osorako.
Beha dezagun ongi basamortuaren urrunari,
geure loaren hondoraino jaisteko.
Zisterna idorrak gailur bihurtu ziren ordu geldien mailek bultzaturik.
Orain esazue: «Entzuten ditugu
haizearen ahotsak galburu itsasoan».
Orain esazue: «Leial jarraituko dugu
beti eta beti herri honen zerbitzuan». |