Neure herria eta ni
|
Guztion Maisu
Pompeu Fabraren oroimenez
Iseka-ardo lakarrak
hurrupaka genituen edaten
neure herriak eta nik.
Ezpataren arrazoi
gogorrak genituen entzuten
neure herriak eta nik.
Halako irakaspena
behar izan dugu entzun
neure herriak eta nik.
Patu berdinak
betiko gaitu lotzen:
neure herria eta ni.
Jaun zerbitzari?
Bereizi ezinak gara
neure herria eta ni.
Arrazoia dugu
borten eta lapurren kontra
neure herriak eta nik.
Gure hizkuntzaren hitzak
genituen salbatzen
neure herriak eta nik.
Doluzko mailak jaisten
genuen ikasten
neure herriak eta nik.
Jaitsiak ginen putzutik
genuen behatu
neure herriak eta nik.
Biok ginen jaiki
itxarote sutsuan
neure herria eta ni. |