III

 

Aizeak dario milluetan

laiño urratua, zati txikiz.

 

— Artzera bazijoaz, beatz artean urtzen da:

oroitzak ezin du lortu.

 

— Begiak astiro-astiro jaso zuten,

bazekiten eta kontatzen dute sekula lorik gabe.

 

Traperuaren gurdia bete zan

ordakiñen salgaiz.

Basariko biotz ametsetik eltzen da,

illuntzean, astakumearen pausuz.

 

Bidetxiurraren illunetik urbiltzen da

ezkillen zarata: dilin-dilin.

Gauaren beldurra darama,

kilkerren zalaprat eragiñaz.

Astiro sartzen zan kalean,

denboraren tristezia arrigarritik.

Langaren aurrekaldean gelditzen zanean,

itzalean exerita begiratzen genion.

 

 

Salvador Espriu euskaraz