|
IV
Langan exeritzen giñanean, udarako gau-solas
aizea atsedenean zelarik,
eta krisailluak belaxe tristeago egiten zuen argia,
bide-bazterretatiki urrutiko zakur zaunka eltzen zelarik,
gauaren basetxe goitietatik.
Zergaitik muiño guziak gau ziren, eta
ibilkor nekatu baten otsa jasotzen zien
illunetik, poliki-poliki. lazturatik.
Orduan norbaitek esan zuen: «Gaur enara
asko ikusi ditut, artatxoriak antzera, artasoeroetan».
Eta beste abots batek: «Bear bada laister euria».
Eta nikbegiak itxita begiratu nituen
banan-bana, ia beren pakean, nere ildakoeri.
Eta bide au ezagutzen nuen, sekula-santarako berek gabe
eta baita ere zelan igarotzen diren etorriko diren egunak
ondartzaren utsune luzetik. |