|
V
Gaur zu bezala, ta zu bezala ere, biarkoan sarturik ere,
atzo jaso genun ondar bustiaren gaiñean
udarako itsasoak beti borratutzen dituan jolaseko gazteluak
bere zabal, jarraituan, zakurraren mingain luzea.
Oraindik ondartzan gaude, eta olatu ondoan igaroaz
tren beteak txistu ta kea nabariz
naiz iparraldera edo naiz egoaldera, alorretatik urruntzen dira
arrigarriz eta guztiz itxiak begiradaren maitasun leunari.
Zaintzaileen itzalak, lilluratuak. Dorretik.
jabetzat jaiki ziranen ordurik tristeenen
bidegabezko atsedena gordeaz. Eragiñaz biotzaren
odol billa, agurtutako putzuaren ametsetik,
eskale zaarren puntadun makillaluzeekin.
Orain, sarkaldean jaikitzen diran mendi txikiak
laiñozko mantillaz banan-bana dotoretzen dira
eta errezkaran sartzen dira arratsaldeko atari aunditik,
poliki, zeren jo bai du gure denbora ia illaregaitik. |