|
VII
Makillekin, eskekoak banan-bana begiratzen zituzten
nere kaleko errejaren barroteak.
Poliki-poliki urreratzen ziran aldapatik,
Egualdi Txarraren piten bidetikakoak,
eta aterik-ate limosna eskatzen zuten,
gau izugarriaren taldeak eguerdiko eguzkian.
Astean bein, pobreak eltzen ziren
poliki batean, ia geldizko prozesioan,
eta erlaski kantazko abotsez deitzen ziguten
zorne-jarioz eta ao-zikiñez gaiztakerizko merkatua atxikikor.
Plazara jetxiz igarotzen zan laguntaldea,
gero autsezko platanu altuetan galduaz,
zipresen urruti-lausoaren itzalean.
Ze zikin uzten dituzten atariak, osteak,
itsas-aizearen kresala, udararen argi osoa!
Baiña, itsu zaarra gelditzen zan oraindik, beti atzeratua,
bere begien zauritik guzia begiratzen zuena,
espaz, odolez ornitua, beroak,
erantzunik gabeko gure galdera izugarrietara irikirik,
bere senetik aterata utsean estali arte,
ega arin eta sendoan, euli-laiño bat. |