|
VIII
Itsu zaarrari galdetzen zion izuak
biar nere erririk izango ote nuen.
Eta ezpainik gabeko agoak asi zuen
iñoiz bukatzen ez dan irri-parrezko algara.
Argi-zuziak buruetan.
Kalea sutegi biurtzen zitzaigun.
Berealaxe eltzen zan, itsasotik, aize apur bat atarietara.
Begi zuriak ez zeuden ia
itzegin zuan beldurraren aurrez-aurre.
Orain pausoak urrunntzen dira
zipres geldi zaintzaillietatik.
Berrizte genun amets atxikikorra
-idia, sugea, basurdearen kontra-
gure borondate gaitzetik,
gure zindotasun kementsutik,
gure libertade leialetik. |