|
IX
Gosea esnatzen da
basurdearena,
orain laztura dagolarik
eta artoa aundi.
Belar ezeen zelaian
suge-gorrien edena dago:
bat-batean, beteko dira
eriotzez nere begiok.
Idiak loietatik
arrastaka daraman errejak
tristurazko erretenak irikitzen ditu,
oroitzapen geldi murritzak.
Ikusiko dituzu, bear bada,
ezbidezko agintaritzak eskuetatik
eroriaz, odol berria bat-batean
aunditzen dan bezala?
Itxaroten zuenak itzultzen bazekin
arbolen ametsean itxitako
loretegiko bide
luze aiztuetatik.
Uraren argitasuna, garbi-
tokiko odolgi meea.
Ondarreratzen ziran ontzi maxkalak
aizea apaltzean. |