XI

 

Jetxitzen ziren ontzia eta soldadua

nere ametsak egiztatzen zuen

itsaso aren ondora.

 

Loiezko triton ura, odolgi ezearen

goialdetik begiratzen dut.

 

Argitasuna suntsitzen zan.

 

Arrasberako bare geldiak tatarrazka zeramaten.

 

Kolgadurak ateratzen bukatu zutenean

atzo gordeak izan zituzten kajoitik,

bost arbolen lorategian dirdiratu zan

krisaillu baten argi apur otza.

 

 

Salvador Espriu euskaraz