|
XV
Atsegiñez baietsiko dut, bakarrik eman bai zidaten
une bateko aberastasuna limosnatzat.
Ala ere, aal baluke iraun
argi geldiak, zipresen
ordena klaruak, mastienak, soroenak,
gure izkuntzak, maite izan ditudan
gauza guziegan begirada geldiak!
Beldurrak inguraturik, zirtolarien isekaz
eta irriparrez izotzaren erdian,
salbatu nai dugun erri onen
odola diran itzak esan ditugu.
Ez da aztarrenik gelditzen uretan, ez ontziaren
lorratzik, gizonarenik, ez bere urratsik.
Trapero arrigarriak zakua betetzen zuan
goraintzi arabakiñez eta badijoa,
euri illunpean, aize-beltza beera,
itsasoan galtzen diran bide luzeetan. |