XVI

 

Itsas bidetan,

ontzi ta ekaitz

ez dute uzten aztarnarik,

 

Zertan elduko zan

gorrera oiu au?

Biurtzen dut, entzun dezan,

gure izotza sutan.

 

Esperantzaz mintzatzen naiz

desesperantzaturik:

itz berri batek ez du asetzen

goserik aintziñakoena.

 

Nere munduari

atariak arrapatu zizkien.

Eriotzarekin mugatzen ziren

alarze guziak.

 

Izkuntza purtzildua,

idi-arria loiean.

Joku ergelak usteltzen dituzte

garun zital geldiak.

 

Barne ontzi-oiala

azken itsasotik.

Olatuak bustitzen zuten

laiñozko zeru zabala.

Arbolak eratziak,

itsas-ontzia ondoratu zan.

 

 

Salvador Espriu euskaraz