XVII

 

Azken gabeko tristura au, izozten duana,

beti-danik gure gaiñetik asmoz ibiltzeak

egiten du ain urbil sentitzea munduaren amaia.

Ta zeiñek daki norbaitek, ondoratzearen itsasotik,

egun batean ez ate duen irabaziko ertz argia

eta berriz agindu ibillera, zorrotzago

bide idiki ta zuzenetatik!

Bear bada orduan konprenitua izango da

goratzen dan kanta, oiñaze askorekin sortea

gau onen biotz beretik.

 

 

Salvador Espriu euskaraz