XXI

 

Eguzkiak lokartzen zuanean, untz altuetan

egokiturik lorategiko orma jarioan,

il eta bizien izen eta pekatuak ezagutzen dituzten

esku umillak eramaten gaituzte emakume zaarrengana.

Beren atsedenean mintzo ziren urruti griñez,

erantzunari itxaro gabe, baizik itzen errepika bizia bakarrik.

Beretariko batek, ala ere, bere begi argiz

begiratzen zigun, ixillik, jakintzaren aldetik,

eta ixiltasuna buruen gaiñetik zijoala egiñaz,

zigueiñiaren ega gaztelako zeruan eguzkia sartzean bezala.

Begiratzean, egontoki zabalaren erdian,

gure beldur guziari menderatasuna eskeiñiz,

parrerik ariñena ere gordeleku ona zelarik.

Aintziñako porzelana ikusi dut gero

egun utsak puskaturik, eta itsasoa

euriz oso bustia, eta argia

erensugearen ametsean poliki-poliki gelditzen dala,

eta itz bakanak bezala, denbora aren ornitura,

sartzen naute, lurperaturiko bidean ondoratuz.

 

 

Salvador Espriu euskaraz