|
XXII
Ondarrezko bide legor sakonduan
urrutiruntz sentitzen nituan gaillur dirdiratsuak.
Baiña ikusi ez, zeren debekatzen bai didate
zalitzakiak eta kaiñaberazko esi altuak.
Beti eraka aize zurrumurru bat
itsasoz asea. Larrakatik eltzen ziren
autsaren usai latzak eta orbelen kea.
Urrutiko zakur zaunka. Bat-batean, artzen nau
baserri inguruan asitako itzalak. |