|
XXIV
Argia itsaspetikan eltzen danean
sorkaldetik kiñaraz asi orduko,
lur au begiratu dut,
lur au begiratu dut.
Sarkaldea itxitzen duan mendian
aztoreak zeruko argia eramatean,
lur au begiratu dut,
lur au begiratu dut.
Gabeko aize gaixoa atsankaz danean
eta ego illunen surmurra bideetan,
lur au begiratu dut,
lur au begiratu dut.
Euriak auts usaia dakarrenean
zalitzaki urrutien orri latzegandik,
lur au begiratu dut,
lur au begiratu dut.
Ixiltasunaren aizea mintzatzen zaidanean
nere illez, alkarrekin egotean beti parre egiten dutela,
lur au begiratu dut,
lur au begiratu dut.
Oroitzapenen gaiñetik goldea pasatzeaz
neke luzez zaartuaz nijoalarik,
lur au begiratu dut,
lur au begiratu dut.
Lokarturiko alor guzietan udarak oeratzen duanean
kilkerrak luzatzen duten ixil zabala,
lur au begiratu dut,
lur au begiratu dut.
Itsuen beatz jakitunak konprenitzen duten artean
neguak zelan erazten duen mats-aienen ametsa,
lur au begiratu dut,
lur au begiratu dut.
Zaldien indar zoroen geiegikeriak
bat-batean bideetatik jetxitzen diranean,
lur au begiratu dut,
lur au begiratu dut. |