XXV

 

Ezerk ez zuen geldieraziko

zaldien indarra

geiegikeritik. Lertuko balitz,

utzi zak igarotzen.

 

Moxal auen laisterkak

ez du iraungo.

Mokor auen brinkoak puskatzen

dira itsasoan.

 

Euriaren txorabioa,

oiñaztuaren abotsa.

Trumoi geitua

aldats beera.

 

Laiñoak zabaltzen du illuna

aruntzago

Mendi Aundiko muiñoak

gordetzen zituzten mugetatik.

 

Zaparradaren errazoi eroak

gaizki entzuten diranak.

Baiña, bear bada, beretan sentitzen genun

oiñaze bat oso gizatiarra.

 

 

Salvador Espriu euskaraz