XXVII

 

Euriaren abotsera

ixildu ziren

gauan mintzo diran

bizi txikiak.

 

Egualdi ona danean,

illunaren sakonean

biltzen dira. Ekiñaz,

oso begiratuki, mee,

era-bereko, poliki

azken gabeko alkarrizketan.

 

Aizerik meena, astamenda,

errekatxuko ura eta kilkerra

billatuta biltzen dira

bide ber-berean

surmur neurrizko,

ixiltasun trankillean.

 

Euriak gau guzian

itsas-bazterra iñor-gabe

utziko balu bezala,

gaur ezin dut entzun.

 

 

Salvador Espriu euskaraz