|
XXIX
Brankako gurpilla jaikitzen zan aurrera,
baiña oraindik ez zait etorri
itsas bideetako ur-ildo zear
arrigarrietatik libratzera.
Ezer-ezera itzulia, lenago ezagutzen dut
izan diteken nere pausoen nekea
eta oroitzen naiz erria zelan borrokatu zen
ondarrez inguraturiko osin itsuetan.
Ai, uts eta moldekaiztasunak, betiko astuntasun berdin au
«gure libertadea» deritzen dioguna!
Sarreran euria itotzen danean ontzia kokatzen dan baretasunean,
azken txorabioaren zerua estutzen da
esi inguruan, eta begirada urruntzen dut. |