XXXIV

 

Ur geldiak, oliotsuak, zikiñak.

Brankaz errenkatu dugu kai sarrera aterpe onetan,

itsas gaitzaren gorde-lekuan.

Buia beldurgarria alde batera utzirik

basura artean aurrez-aurre urgaiñeratzen dana.

Begi erdi irikiak begiratzen dute ikusi gabe

brankako gurpil altua, gaiñeraturik

oso makurka burutze batez.

Ezagutzen dut itsas-ibillaldiaren denbora guzia

ta bere etorrera nola egiten dan,

pixkaka ontzira urbiltzen diran artean,

argi geldiaren dizdiratik,

ixil itxitik, kaiaren orma berdiñak.

 

 

Salvador Espriu euskaraz