|
XXXV
Emen bukatzen da ostera. Ontzitik jetxitzen naizenean,
begi-itsuka dakit aurrez-aurre daukadala,
beti auntzez eta izpiliku sasiz gaindua,
milluz, zorna-belarrez,
doi-doi mugitzen direlarik esku mee aiek
gaillurrean ernetako aize bigun gelditik, Egualdi Txarra.
Lur zaar baten muga bereziak:
zipres illara eguzki gurdi ondoren
binbilikatuz joanaz bide legor luzeetatik
eta sarkaldeko islan argi ta urrutia
egiñaz, muiño txikiaren gaindi.
Nere bizia eman dut sari gaitz ordez
zenbait itz erantzitan.
Nere bizia ikusi dut orma bat gisa
arratsaldearen ixillean eta bere pausoa. |