XXXVIII

 

Antolatua, ipinita, bear bada adigarri,

sorkeratik jasan dudan mundu txikia uzten dut

eta bertatik inguratu ninduana, zeren bat-batean eltzen dira

bidearen mugara ibillera kezkatiak.

Indar arrigarria nere begieri baietsita

armaren sendoera guzia bestalderatuta, begiztatzen ditut

itxiak, ixillak, burutapenak bakarti

sortuz eta goratuz dijoaztela

iñorentzat ere ez suaren esku eragiñak.

Ai! osiñetatik jetxita berdintasun desberdintza

orren oiñaze nekez bildu ta ikasteko,

banan-bana, ezer-ezaren itzen letra!

Jostakin aizearen oiua etxe inguruan.

Ara emen gizon zaar bat, etxearen aurrez-aurre,

poliki-poliki bere autsa jasotzen duela,

une batean, idor ta billutsik, estatuaren gisa.

Lur legorra gero, betirako

numerotik kanpora, gizonarena, zatikaturik

sakonetan arbola sustraiz.

 

 

Salvador Espriu euskaraz