|
I
Sepharad-eko hondartzan zezenak
erasotzen du larruaren zabaleran
eta bandera altxatua bihurtu.
Haizearen kontra, zezen larru
hau, odolez estalitako zezena,
eguzki urrez gogorturiko zapi bat baizik
ez da, kasik betirako denboraren martiretzari
eskainia, gure otoitza
eta gure biraoa.
Era berean biktima eta borrero,
gorrotatu eta maitatu, kexaz eta parrez,
zerupeko eternitate itxian. |