|
V
Lasterka barneratzen bahaiz
hire entzumenaren gauan,
Sepharad zaldi ero,
zigor eta ezpatak
gobernatuko haute.
Ezin du printzerik hauta
odola ixuri duenak,
saldukeria edo lapurretadunak
edo jaso ez zuenak
poliki-poliki tenplua
bere lanarena.
Suarekin lehenik erretzen duk
libertatea.
Hurbildu hadi begiradaz
izotz honetan,
ikas benetako
hire gaitzaren ezina:
idoloaren aurpegian
behar zak. |