VII

 

Gure aitonek begiratu zuten,

urte asko dela,

zeru hau

neguko, altu eta tristean,

eta bertan irakurri zuten

babes eta atseden ezaugarri bitxia.

Eta ibiltarietarik zaharrenak

seinalatu zuen

bere agintari makila luzearekin,

besteei erakutsiz,

eta gero alor hauek adierazi zituen

esanaz:

— Benetan hemen pausatuko gara

Golah-eko

bide guzien hedaduran.

Benetan hemen

ehortziko nauzute.

 

Eta baitere ehortziak izan ziren,

banan bana, Sepharad-en,

berakin iritsi ziren guziak,

eta beren seme eta beren billoba,

gureganaino.

Zeren askok bai dakigu

oraindik sakabanatuak gaudela

Golah-eko

haizean eta erromesean.

Baina ia ez dugu nahi gehiago negarrik

tenploagatik,

ezta ere oroitzapenezko sufrimendurik

gure hiriaz.

 

Horregatik, noizbait norbait,

berandu batean, hurbiltzen da

jarrera zorrotzez

galdezka:

«Zergatik gelditzen zerate hemen,

odolez beteriko

herrilatz eta lehor hontan?

Hau ez bait da egiazki

aurkitu ditzakezuten alorrik hoberena

Golah-eko

denboraren frogantza

luzea zehar»,

guk irripar arinez

guraso oroitza dakartzagu

ihardespen soilez diogularik:

— Gure ametsean, bai.

 

 

Salvador Espriu euskaraz