VIII

 

Ez gehiago negarrik tenploaz

lurreratu zenez gero.

Mendebaldera espero zaituzte

itsas-bideak libreki.

 

Erregeren arkulari, kantak

ez dira gehiago intonatuko

hesi altuaren gainetik: izan bitez

oroitzatik salbatuak.

 

Begiradak eroaten dute

hiriko zerua.

Begietan, arrazoi ilunak

amets argiak ikasten.

 

Jaun leinuen

eskaleak haizez

milaka urtez sakabanatuak

iritsi ginen Sepharad-era.

 

Zenbat maitatzen dugun

ogi lazdun luberria

aho zaharrei ematen diena

beti odol gustua!

 

 

Salvador Espriu euskaraz