|
XI
Taupada ahulez dabil denboraren
bihotza eta barruan izenordeen
tranpa hertsira gidatuz garamatza
Gu noizbait gara zu,
kasik behinerez bera eta beti ni,
pausarik gabe berresaneratzen didate
presondegiko lehen hitza.
Eta igarotzen gara zubi soilez elkargana
begirada hotz izugarri honen
begi huts geldi batzutatik,
lerroz jarriak ezer-ezaren aurrekaldean,
gauaren azken iturria
itotzea bukaten den artean
eta ur tanto bat ere ez zaio jario
Sepharad-eko ezpain lehorreri. |