XII

 

Ez al dakizu iturriak urik

ez emateko eginak direla

eta etxeak hotz

osasungarriagoa sentiarazteko,

eta trenak eta bideak

merezimendu neurrien euskarri

arruntasunaren zorionerako?

Euririk inoiz egin nahi ez duenez,

jakina ba argirik ez dagoela,

eta diruz ez duzu erosterik

ezer behar duzunetik eta iraunkor behar duzunetik,

sarrera baizik

jai egunetan footbaillerako

edo utziezinezko korrida nazionalerako.

Hala ere, elohim-ak afariketan

jostatzen diren artean,

zu, hain humil eta sufritua

kontsolatzen zara

banan-bana irentsiz

hitz sendoak,

entzungarrienak, teinkatuak,

laudoriozko hitzak

kasik doharik eskaintzen dizkitzutenak

egunkarietan.

O!, eliku salda, pozak

zartaginean frejituriko letra inprimatuan

ez olio eta ez su!

Gero, zeharo aseturik eta bularra

garbitu duzularik, eguneko ihardunaldia burutzean,

beti aukerako txuontzi diren

Sepharad-eko kale leunetan,

loak hartuko zaitu, Jainkoari eskerrak emanaz

gogoeta nekezetan, filosofo jator,

egun bat gutiago falta dela heriotzarako.

 

 

Salvador Espriu euskaraz