|
XIII
Gaueko haizearen igurtzia hartu dugu aurpegian,
zelatan dagoen pizti gaiztoarena bezala,
eta hatzaparkaderi zai itzalean ibiliko ditugu
laino zerrendaz, azken arrabaleko karrikara
iritsi arte, zeinetan herioak dendatxoa idekitzen duen.
Bacco Ernesta, non donna di mal affare. Iritsiaz
Guglie zubitik eta gelatxo alogatua hartzen du
emeki jotako eragingailuz entzuteko
behatz ikaratiekin denboraz eta oroitzapenez.
Erretratuak izango dira non-nahi, paperezko lora sortaz
sukalde usai sendoa, veneziar urrutiko kanalaren
lurrunez, eta salneurriz tokatzen zaizkigu
xingola harizkak oheraino.
Eskilara igaroaz hiru maila lodi,
badakigu atea eta haizeari eta argiari
itxitako gela haren hoztasuna aurkituko genuela,
abandonaturik utzi zituztenak, behar bada betiko,
iltzeak eta estrabeak alanbrez, aski nekaturiko maitasuna
uezaba tristearena eta neskamea udaran garbiketaz,
makulu bat, haur ihauteri jantziak
sari seguruaren dantzan, esmaltedun palangana
urratuak, markuak, kobrezko suontzi zahar bat. |